Lehiaketara aurkeztutako 77 karroza eta konpartsen artean honakoak izan dira sarituak modalitate ezberdinetan:

  • Karrozen lehen saria: “Bedaioko erreferenduma”
  • A taldeko (25 lagun baino gehiago) konpartsen lehen saria: “Topic”
  • B taldeko (12 eta 25 lagun bitartean) konpartsen lehen saria: “Aluminium”
  • C taldeko (6 eta 11 lagun bitartean) konpartsen lehen saria: “Mugittu”
  • D taldeko (1 eta 5 lagun bitartean) konpartsen lehen saria: “Turkish ileapaindegia”
  • Karroza/konpartsa berdinzalenaren saria: “Casi-no”

Sariez gain, “Ostoak” konpartsak epaimahaiaren aipamen berezia jaso du. Guztiek txapela bana jaso dute.

Aurtengoan bigarren aldiz Topic-en egin da sari banaketa, eta berezitasun gisa, Pablo Dendaluzek prestatutako 2018ko iñauterien laburpen bideo bat emititu da bertan. Gainera, egile berak gauzatu duen iñauterien jarraipena ere saritu guztiei banatu zaie, ohiko sariekin batera.


Epaimahaia

Zazpi kidek osatu dute epaimahaia: Tolosako Udalaren bi ordezkarik (Jaiak eta Berdintasun sailak) eta Inauterietako karroza eta konpartsen lehiaketako ohizko parte hartzaileen bost ordezkarik.