Abenduaren 6an hasi eta urtarrilaren 21a bitarte luzatuko den zine bonoa datorren asteartean, abenduak 5, jarriko da salgai Leidorreko lehiatilan: 17:00etatik 19:00etara. 8 film ikusteko aukera izango dute haur eta gaztetxoek. Filmak, ohiko eran, igande eta jaiegunetan izango dira, guztiak 17:00etan Leidor aretoan. Hauxe da programazioa:
- Abenduak 6, asteazkena: Deep.
- Abenduak 8, ostirala: Deep.
- Abenduak 10, igandea: Gatos. Un viaje de vuelta a casa.
- Abenduak 17, igandea: Richard Zikoina.
- Abenduak 23, larunbata: Paddington 2 (euskaraz).
- Urtarrilak 2, asteartea: Coco.
- Urtarrilak 4, osteguna: Coco.
- Urtarrilak 7, igandea: Sagu & Pagu (euskaraz).
- Urtarrilak 14, igandea: El pequeño vampiro.
- Urtarrilak 21, igandea: Igelen erresuma.
Urtarrilak 2 eta 4an eskainiko den “Coco” filma, estreinaldia izanik, bonutik kanpo geratuko da eta bonudunek 3,5€ gehiago ordaindu beharko dute.
*Eskuorria atxikita
Bonuen salmenta: abenduak 5, asteartea, 17:00-19:00, agortu bitartean.
Informazio gehiago:
Triangelu Enparantza 1. 20400 - Tolosa 943 670 388 / www.tolosa.eus / kultura@tolosa.eus |
Fitxategiak:

- Kultura, Festak eta Gazteria