Errege Magoek iragarri dutenez, ostiralean, urtarrilak 5, arratsaldeko 18:30etan iritsiko dira Tolosara. Plaza Zaharretik abiatuko dira eta Tolosako kaleetatik barrena ibiliko dira haur zein helduei agurtuz.
Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek, zaldi gainean, Plaza Zaharretik Zerkausi kalerako norabidea hartuko dute. Bertatik Korreo, Gorriti eta Rondilla kaleak zeharkatuko dituzte Euskal Herria plazara iritsi arte. Ondoren Rondilla eta Atadi kaletik Zerkausiraino bertaratuko dira (20:00ak aldera iritsiko dira). Bertan haurrak agurtuko dituzte banan banan eta eskutitzak pertsonalki jasotzeko aukera izango dute.
Desfilean, Erregeekin batera erraldoiak, Jaiotza Biziaren karroza, kriseiluak, soinujoleak, bertako produktuekin osatuko saskiak eramango dituzten artzai-andreak, Udaberri dantza taldea, antortxak, txistulariak, jaiotzak, dultzaineroak eta musika banda joango dira. Guztira, 400 parte-hartzaile inguru izango dira.
20 kilo karamelu prestatu dira desfilera joaten diren umeentzat.
- Kultura, Festak eta Gazteria