Larunbat honetan, azaroak 18, arratsaldeko 19:00tan, emakume raketisten partidua jokatuko da Beotibar pilotalekuan, Tolosa, Elduaien eta Ibarrako Udalek bultzatu eta "Raketistak Lehen eta Orain" elkarteak antolatuta. Honakoak izango dira saioak:

  • Kiniela modalitatean: Larrarte, galdos, Irazustabarrena, Muneta, Mendizabal eta Saez raketistak.
  • Partida: Irazustabarrena-Saez vs Muneta-Mendizabal.

Euskal Pilotaren munduan aitzindari izan zen modalitatea berreskuratzeko ekimena da hau eta bide batez, 1907an Pilotan hasi ziren emakumeen figura aldarrikatu nahi da. Hori horrela, Izaskun Ayestaran (Ibarra) eta Rosa Soroa (Elduain) raketista ohiak omenduko dira.
Horrekin batera, Frontoi tabernan raketisten inguruko 22 panelez osatutako erakusketa egongo da ikusgai.