- Elkano, Korreo eta Rondilla kaleetan eta Euskal Herria Plazan daude kokatuta
- 265 eta 500 euro arteko prezioan esleituko dira 40 eta 90 metro karratu arteko 5 etxebizitza hauek
- Ekainaren 15a arte dago zabalik izen emateko epea
Etxebizitza hutsak birgaitzeko Udalak abian duen proiektuaren lehenak dira. Elkano, Korreo eta Rondilla kaleetan eta Euskal Herria Plazan daude kokatuta.
Honakoak dira aipatutako etxeen ezaugarriak:
ETXEBIZITZA |
AZALERA |
DISTRIBUZIOA |
PREZIOA/hileko |
Elkano, 14-3. ezk. |
56,44 m² |
sukaldea, bainu gela, egongela eta 2 logela. |
338, 64 €/hileko |
Korreo, 52-3. esk. |
94 m² |
sukaldea, 2 bainu gela, egongela eta 3 logela. |
500 €/hileko |
Euskal Herria, 6-2. ezk. |
52,70 m² |
sukalde-egongela, bainu-gela eta 2 logela |
300,60 €/hileko |
Euskal Herria, 6-4. erdi-ezk. |
41,21 m² |
sukalde-egongela, bainu-gela eta 2 logela |
265,50 €/hileko |
Rondilla, 16-4. ezk. |
63,13 m² |
sukalde-egongela, bainu gela eta 2 logela |
443,04 €/hileko |
Guztira Udalak, 270.000 euroko inbertsioa gauzatu du etxebizitza horiek berritzen, orain alokairuan merkaturatu ahal izateko. Hori horrela, Udalak egindako inbertsioa berreskuratu artean, azken honen esku egongo da etxea, honek kudeatu dezan eta behin obraren zenbatekoa amortizatutakoan, Udalak etxea egoera onean itzuliko dio jabeari.
Eskaera epea zabalik dago jada eta ekainaren 15a arte luzatuko da. Tolosako Udaleko Erregistroan, Udaten, gauzatu behar da, astelehenetik ostiralera 7:15 eta 14:15 artean.
Promozio honen inguruko informazioa eta eskaera orriak Tolosako udalaren web orrian daude eskuragarri.
Informazio gehiago, hemen
Edozein zalantza edo azalpenetarako Tolosako Udalaren Etxebizitza Zerbitzuarekin harremanetan jar daiteke nahi duen oro 943 69 74 91 telefonoan edo etxebizitzak@tolosa.eus helbidean.
- Etxebizitza