Datorren larunbatean, urriak 14, jarriko dira salgai azaroa erdirarteko zine zikloko bonuak Leidorreko leihatilan, 11:00etatik 13:00etara. 700 bono jarriko dira salgai 15 euroko prezioan. Larunbatean bertan izango da bonoaren lehenengo zine saioa.

Hauxe izango da azaroaren 16a bitarteko zine zikloa (eskuliburua atxikita*):

  • Urriak 14, 16: Detroit
  • Urriak 15: Bye bye germany
  • Urriak 17, 20, 21, 22, 23: Handia
  • Urriak 19: Bajo el sol
  • Urriak 26: It
  • Urriak 28: Ingsman: el circulo de oro
  • Urriak 29, 30: La llamada
  • Azaroak 5, 6: La cordillera
  • Azaroak 9: La idea de un lago
  • Azaroak 11, 13: Júlia ist
  • Azaroak 11, 12: La montaña entre nosotros
  • Azaroak 16: Un minuto de gloria

 

Ezohiko emanaldi ugari ere izango ditugu:

  • Handia filmaren estreinaldi aurrekoa datorren asteartean, urriak 17, 20:00etan.

  • Film laburrak:

  • Mario Martinezen “fallos cientificos en el cine” urriak 19an, osteguna (19:15-21:45). On Zientzia bideo-lehiaketa antolatzen dute urtero DIPCk eta Elhuyarrek elkarlanean. Azken edizioan Gazte Saria irabazi duen lana izango dugu ikusgai: "Fallos científicos en el cine". Egilea Mario Martinez Saenz da, 15 urteko badajoztarra.

  • Iñigo Royo eta Iñigo Fernandezen “ab alio” azaroak 9an, osteguna (19:15-21:45). Ab aliok Augusto Monterrosoren honako aipuari heltzen dio: "Hay tres temas: el amor, la muerte y las moscas" (Hiru gai daude: amodioa, heriotza eta euliak).

 

Haur eta gaztetxoentzako filmak

Urriaren 12tik aurrera, 6 filmez gozatzeko aukera izanen dute haur eta gaztetxoek:

  • Urriak 12: Nur eta herensugearen tenplua
  • Urriak 15: Lego ninjago
  • Urriak 22: Go! Azen
  • Urriak 29: Valerian y la ciudad de los mil planetas
  • Azaroak 12: Robby & toby y el viaje fantastico
  • Azaroak 19: Hurrak eta lapurrak 2