Irakurketa klubak

Irakurketa kluba topaleku bat da, aldez aurretik irakurritako liburu baten inguruan solasean aritu eta hari buruzko ideiak edota iritziak partekatzeko.

Gaztelaniazko irakurketa-kluba 16 urtetik gorako pertsonei zuzendua dago eta doakoa da. Solasaldi guztiak adituek dinamizatzen dituzte eta saio batzuetara idazlea bera etortzen da. Lantzen diren liburuak dinamizatzaileek eta liburutegiko langileek aukeratzen dituzte, eta aukera izango duzu liburuak liburutegian maileguan hartzeko. Klubaren dinamizatzailea Mónica Leiva da eta parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da.

IZEN-EMATEA:

Eman izena gaztelaniazko irakurketa klubean (2023-2024 ikasturtea) (AFOROA BETETA)

ITXAROTE-ZERRENDA

Jarraian erantsita daude aukeratutako liburuen zerrendak.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara etortzeko, EZINBESTEKOA da hitzordua izatea.

ESKATU HITZORDUA