Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiatu du Tolosako Udalak, Aldundiarekin eta UEMArekin elkarlanean
2024/04/09 | Euskara eta Hezkuntza
- Dagoeneko ekin diote foru ogasunek 2023ko errenta aitortzeko kanpainari eta datorren uztailaren 1a bitarte egongo da zabalik.
- Iaz Tolosan egin ziren errenta aitorpenen ia %30 euskaraz egin ziren eta datozen urteei begira zifra hori handitzen jarraitzeko 2023ko errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin die Tolosako Udalak herritarrei.