Tolosarrak bat eginik Oria ibaiaren garbiketan

Tolosa, 2017ko martxoaren 20a

Argazki galeria amaieran

Martxoaren 22an ospatuko den Uraren Nazioarteko Egunaren inguruan, Udalak Tolosako Ingurumen Zentroarekin lankidetzan, Oria Ibaiaren garbiketa gauzatzen ari da, ikastetxe eta elkarte desberdinekin elkarlanean.

TAK Tolosako Arraun Elkartea, Zumardi Elkartea eta Arrantzale taldeekin elkarlanean egin zen lehen garbiketa pasaden larunbatean. 50 pertsona inguru elkartu ziren, eta Patxi Amantegi Ingurumen zinegotziaren arabera, lan "benetan mardula" gauzatu zuten: "pozgarria da Oria ibaiaren garbiketan tolosarrak hain gogotsu ikustea, ibaiak tolosarrontzat duen garrantziaz jakitun. Uraren kalitatea oso ona da, baina ibaiak badu hobetzeko margina, ibaia ez baita ura bakarrik".

TolOsatzen prozesuaren baitan, Oria ibaia herriari begira jarri behar dela ondorioztatu da, Oria ibaiak eskaintzen dituen aukera eta erabilera ezberdinak sustatuz. Ibaien egoera hobera egin duenez, gero eta erabiltzaile gehiago ditu eta eta Amantegiren iritziz "denok inplikatu behar gara berau garbi mantentzen".

 

Ikastaldeekin garbiketa martxoak 20tik 22ra

Tolosako ikastetxe guztietan Uraren egunaren inguruan ekintza desberdinak antolatuko dituzte. Lanbide Heziketa Institutuko ikasleek adibidez Uzturre inguruan dauden iturburuak ezagutzeko egingo duten ibilalditxoa garbiketak egiteko aprobetxatuko dute. Ikastetxeak garbituko dituzten eremuak ondorengoak dira:

 

Eguna

Ordutegia

Eskola

Taldea/kopurua

Garbitzeko eremua

Topagunea

Astelehena 20

10:00-13:00

HERRIKIDE

 

DBH3 /75 ikasle

Denak batera goiz osoan

Euskaldun Berrien zubitik Usabal aldera

10:00 SAM zubian

Asteartea 21

09:30-11:00

ORIXE

 

DBH3 -2 talde (50 ikasle)

Txanda bakarra

Sta Maria elizaren inguruak

9:30 Armeria Plaza (Jurasiko parkea)

Asteazkena 22

09:00-12:00

LASKORAIN

 

DBH2 /78 ikasle

3 txandak

Oria eta Araxes elkartzen diren inguruak

9:00/10:00/11:00 Iurramendi pasealekuan. (Araxes Oriarekin elkartzen den puntuan)

 

Martxoak 22an, Uraren Eguna dela eta, garbiketen azken egunarekin bat eginez, balorazio bat eta antolatutako ekitaldien berri emateko agerraldi bat egingo da.

Aldez aurretik, eskoletatik bai bestelako taldeetatik jasotako erantzuna eskertu nahi du Tolosako Udalak.

 

Argazki galeria

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter

The Best United Kingdom Bookmaker lbetting.co.uk Ladbrokes website review