Uraren Nazioarteko Eguna baliatuko du Tolosako Udalak Oria ibaia garbitzeko

Tolosa, 2017ko martxoaren 15a

Martxoaren 22an ospatuko den Uraren Nazioarteko Egunaren inguruan, Udalak Tolosako Ingurumen Zentroarekin lankidetzan, Oria Ibaiaren garbiketa gauzatuko du, ikastetxe eta elkarte desberdinekin elkarlanean.

 

 

TolOsatzen prozesuaren baitan, Oria ibaia herriari begira jarri behar dela ondorioztatu da, Oria ibaiak eskaintzen dituen aukera eta erabilera ezberdinak sustatuz. Ibaien egoera hobera egin duenez, gero eta erabiltzaile gehiago ditu eta denok inplikatu behar gara berau garbi mantentzen.

Eskolako Agenda21 programaren baitan 2016-2017 ikasturtean zehar Tolosako eskola guztiak URA-ren gaia lantzen ari dira.

Hori dela era, ikastetxeez gain oraingoan TAK Tolosako Arraun Elkartea, Zumardi Elkartea eta Arrantzale taldeak ere inplikatuko dira Oria ibaiaren garbiketan.

Oria ibaia ardatz nagusia da Tolosa herrian eta tolosar guztientzako duen garrantzia kontutan izanda, Udalak herritar orori luzatu nahi dio garbiketan parte hartzeko konbitea. Deialdia martxoaren 18rako da. Goizeko 11etan Zerkausian geratuko gara eta bi orduz Oria ibaiaren garbiketan arituko gara talde desberdinetan.

 

Bi garbiketa talde

Martxoak 18, Larunbata: TAK, Zumardi, Arrantzaleak, herritar boluntarioak

Eguna

Ordutegia

Taldeak

Garbitzeko eremua

Topagunea

Larunbata 18

11:00-13:00

TAK

Zumardi

Arrantzaleak

Herritar boluntarioak

Zerkausiko ontziralekutik Berazubiko zubiraino

11:00etan Zerkausiko ontziralekuan

 

Martxoak 20, 21, 22 : Ikastaldeak

Tolosako ikastetxe guztietan Uraren egunaren inguruan ekintza desberdinak antolatuko dituzte. Lanbide Heziketa Institutuko ikasleek adibidez Uzturre inguruan dauden iturburuak ezagutzeko egingo duten ibilalditxoa garbiketak egiteko aprobetxatuko dute. Ikastetxeak garbituko dituzten eremuak ondorengoak dira:

Eguna

Ordutegia

Eskola

Taldea/kopurua

Garbitzeko eremua

Topagunea

Astelehena 20

10:00-13:00

HERRIKIDE

 

DBH3 /75 ikasle

Denak batera goiz osoan

Euskaldun Berrien zubitik Usabal aldera

10:00 SAM zubian

Asteartea 21

09:30-11:00

ORIXE

 

DBH3 -2 talde (50 ikasle)

Txanda bakarra

Sta Maria elizaren inguruak

9:30 Armeria Plaza (Jurasiko parkea)

Asteazkena 22

09:00-12:00

LASKORAIN

 

DBH2 /78 ikasle

3 txandak

Oria eta Araxes elkartzen diren inguruak

9:00/10:00/11:00 Iurramendi pasealekuan. (Araxes Oriarekin elkartzen den puntuan)

 

Martxoak 22an, Uraren Eguna dela eta, garbiketen azken egunarekin bat eginez, balorazio bat eta antolatutako ekitaldien berri emateko agerraldi bat egingo da.

Aldez aurretik, eskoletatik bai bestelako taldeetatik jasotako erantzuna eskertu nahi du Tolosako Udalak.

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter

The Best United Kingdom Bookmaker lbetting.co.uk Ladbrokes website review