«Aurreikuspenak beteta» amaitu da Bertako Haragien Azoka
2024/05/05 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
-
Usurbilgo Otar Goxo eta Gasteizko Beñat harategiek irabazi dute II. Euskal Herriko Hanburgesa Lehiaketa, Hanburgesa Berritzaile Onenaren eta Hanburgesa Tradizionalik Onenaren mailan, hurrenez hurren.
-
Lau egunez haragiaren sektoreko inguruko ekoizleen topaleku izan da Tolosa, eta haragien aniztasuna ikusgarri egiteko helburuarekin, formazioa, dastaketak, salerosketa eta festa uztartu ditu hitzorduak.