Euskararen kale-erabileraren nagusitasuna egonkortzen ari da Tolosan
2024/03/19 | Euskara eta Hezkuntza
- Azken 38 urtetan erabilerak 23 puntu egin ditu gora eta 1985tik hona ia bikoiztu egin da.
- 2023ko neurketaren datua orain arte erregistratutako altuena da, 2022ko neurketarekin batera.
- 2019tik aurrera, gaztelaniaren aurretik kokatu da euskara Tolosako kaleetan eta euskararen nagusitasuna egonkortzen ari da.