Argazki praktikoaren lantegian izena emateko epea zabaldu da

Tolosa, 2017ko apirilak 12

Tolosako Udalak argazkigintza ezagutzen duten, eta hobetu nahi dutenei zuzendutako tailer bat jarriko du abian apirilaren amaieran. Iñigo Royo argazkilaria izango da irakaslea eta argazkigintzaren praktikarekin erlazionatutako oinarrizko gaiak jorratuko dira. Apirilaren 25ean emango zaio hasiera eta izen emateak Kultur Etxean gauzatu behar dira. Honatx xehetasunak:

Argazki praktikoaren lantegia

  • Ikastaroaren maila: aurreratua.
  • Hasiera: apirilak 25
  • Iraupena: 45 ordu.
  • Irakaslea: Iñigo Royo.
  • Gutxienez 8 ikasle, eta gehienez 15.
  • Gutxieneko adina: 16 urte.
  • Eguna eta orduak: astearte eta ostegunetan, 18:30-21:30.
  • Prezioa:100,80 €(Tolosaldea) /151,65 € (Ez Tolosaldea).

Argazkigintzaren praktikarekin erlazionatutako oinarrizko gaiak jomuga

  • Konposizioa, aurrean duguna ikusten saiatzea, irudimena, ...
  • Gaien aukeraketa: paisaia, pertsona leku batean, kale eta barruko argazkigintza, argi naturalarekiko bodegoia, Tolosako eraikinak,...
  • Argazki aukeraketa, edizioa Photoshop-ekin, emaitzen azterketa eta zalantzen konponbidea.
  • Beste argazkilari batzuen lanak.
  • Aranburu Jauregiko Erakusketa: gaiaren aukeraketa eta garapena.


Ikasle bakoitzak bere ordenagailu eramangarria ekarri beharko du lantegira. Taldea osatzeko, izen-emateak jasotzen diren ordena berean onartuko dira.

Norbaitek informazio gehiago beharko balu, Kultur etxera jo dezake, 943 670 383 telefonora deitu edo kultura@tolosa.eus -era idatzi.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter

The Best United Kingdom Bookmaker lbetting.co.uk Ladbrokes website review