Juanito Loperen marrazki lehiaketa abian

Juanito Loperen lagunak taldeak Juanito Lope, batez ere belaunaldi gazteen artean, ezagutara emateko marrazki lehiaketa bat antolatu du. Tolosako ikastetxeetako 12 eta 16 urte bitarteko gazteek hartu ahal izango dute parte lehiaketan eta lanak apirilaren 28ra bitartean entregatu beharko dituzte.

Lana bakarka edo taldeak egin daiteke (gehienez 4koak). Ideia, marrazkia eta erabilitako teknika baloratuko dira.

 

Sariak

Tolosa&Co merkatari elkartearen parte diren saltokietan erosketa txekeak banatuko dituzten. Kategoria ezberdinetan banatuko dira sariak, eta bakoitzean hiru sari egongo dira: 50 eta 40 eurokoak. Horrez gain, Antonio Elosegi enpresak banatutako 200 euroko sari nagusi bat ere egongo da.

Gainera, aurkezten diren lanen artean aukeraketa bat egin eta Tolosa&Co elkarteko denden erakuslehioetan jarriko dituzte. 

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter

The Best United Kingdom Bookmaker lbetting.co.uk Ladbrokes website review